114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko ekainaren 14koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Microsoft teknologiaren garapeneko aholkularitza zerbitzuak publizitaterik eta konkurrentziarik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko espedientea onetsi eta "Microsoft Ibérica, S.R.L." enpresari adjudikatzen dizkiona.

Indarra duten legeetan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak ekainaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Xedea: Microsoft teknologiaren garapeneko aholkularitza zerbitzuak kontratatzea.

-Adjudikazio-modua: publizitaterik eta konkurrentziarik gabeko prozedura negoziatua.

-Adjudikazioaren prezioa: 147.124,80 euro.

-Adjudikazioaren hartzailea: "Microsoft Ibérica, S.R.L."

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0208616