114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 16koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Microsoft teknologiako aholkularitza estrategikoko zerbitzuak publizitaterik eta konkurrentziarik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko espedientea onetsi eta "Microsoft Ibérica, S.R.L." enpresari adjudikatzen dizkiona.

Indarra duten legeetan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak maiatzaren 16an emandako Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Xedea: Microsoft teknologiako aholkularitza estrategikoko zerbitzuak kontratatzea.

-Adjudikazio-modua: publizitaterik eta konkurrentziarik gabeko prozedura negoziatua.

-Adjudikazioaren prezioa: 187.279,20 euro.

-Adjudikazioaren hartzailea: "Microsoft Ibérica, S.R.L."

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0208615