114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

412/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 9koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 2002-2003 ikasturterako ikasleen garraio zerbitzu batzuen lehiaketa publikoaren bidezko kontratazioa esleitzen duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena ikusirik, proposatzen duena Agoizko "San Miguel" I.P./D.B.H.I.ko ikasleen garraio zerbitzua Foru Agindu honetan adierazten den enpresari esleitzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeak emandako eskurantzen arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta 2002ra luzatutako 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legeko 33.1 artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Agoizko "San Miguel" I.P./D.B.H.I.ko ikasleen garraio zerbitzua "Autobuses Río Irati" enpresari esleitzea honako ibilbide hau egin dezan: Betelu, Usozko errep. (Lakabe), Agoitz. Zenbatekoa: 317,83 euro eguneko, laguntzailea eta BEZa barne.

2. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren tramiteak egin ditzala adjudikazio kontratua formalizatu eta erregelamenduaren araberako bermea jar dadin.

3. Honen bidez esleitu den ikasleen eskola garraioaren gastua 22.565,93 eurokoa izanen da guztira 2002-2003 ikasturteko lehen lauhilekorako (2002ko irailetik abendura bitarteko aldia), eta 2002ra luzatutako 2001eko ekitaldirako Departamentuko gastuen aurrekontuko "Eskola garraioa" izeneko 14620-2230-425200 kontusailaren bizkar ordainduko da. 2003ko urtarrila-ekaina aldirako kostua 33.372,15 eurokoa izanen da guztira, 2003ko aurrekontuan gaitzen den kontusailaren kargura.

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

5. Foru Agindu hau igortzea, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Zerbitzu Osagarrien Bulegoari eta enpresa lizitatzaileei, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bederatzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Barrutia: 13 - Iruña - Txantrea. Herria: Agoitz. Ikastetxea: "San Miguel" I.P./D.B.H.I. Aldea: 3. Enpresa: Autobuses Río Irati. Ikasle kopurua: 13. Prezioa/eguna (BEZa eta laguntzailea barne): 317,83 euro. Ibilbidea: Orotz-Betelu, Usozko errep. (Lakabe).

Iragarkiaren kodea: a0208977