114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

405/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 6koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 2002-2003 ikasturterako ikasleen garraio zerbitzu batzuen lehiaketa publikoaren bidezko kontratazioa eman gabe uzten duena.

Ikasleen garraio zerbitzu batzuk kontratatzeko 342/2002 Foru Aginduaren bidez araututako lehiaketa publikora eskaintzarik aurkeztu ez denez, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txostena prestatu du, proposatzeko eman gabe uztea eta zerbitzu horiek publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko behar diren tramiteak hastea. Honako zentro hauei dagozkien ibilbideak gelditu dira esleitu gabe: Atarrabiako "Lorenzo Goicoa" I.P., Berriozarko "Mendialdea" I.P./D.B.H.I. eta Lekunberriko "Larraun" I.P.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeak emandako eskurantzen arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta 2002ra luzatutako 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legeko 33.1 artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Eman gabe uztea honako ibilbideotako ikasleen garraio zerbitzua, ez baita eskaintzarik aurkeztu:

Atarrabiako "Lorenzo Goicoa" I.P.

Ibilbidea: Eltzaburu, Auza, Zenotz, Iraizotz, Alkotz, Orkin, Arre, Atarrabia.

Berriozarko "Mendialdea" I.P./D.B.H.I.

Ibilbidea: Berriozar (Zortziko, San Agustin, Eguzki); 8 autobus.

Lekunberriko "Larraun" I.P.

Ibilbidea: Oderitz, Astitz, Iribas, Baraibar, Mugiro, Arruitz, Aldatz, Etxarri, Lekunberri.

2. Ikasleen garraio zerbitzu horiek publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko tramiteak hastea.

3. Foru Agindu hau igortzea, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren seian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0208970