114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

396/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 2002-2003 ikasturterako ikasleen garraio zerbitzu batzuen lehiaketa publikoaren bidezko kontratazioa esleitu eta beste batzuena eman gabe uzten duena.

Ikasleen garraio zerbitzu batzuk kontratatzeko 182/2002 Foru Aginduaren bidez araututako lehiaketa publikora eskaintzarik aurkeztu ez denez, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txostena prestatu du proposatzeko eman gabe uztea eta zerbitzu horiek publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko behar diren tramiteak hastea. Honako zentro hauei dagozkien ibilbideak gelditu dira esleitu gabe: Doneztebeko H.L.H.I.P./D.B.H.I. eta Zudairiko "Las Amescoas" H.L.H.I.P.

Halaber, proposatu du Erriberriko "Príncipe de Viana" H.L.H.I.P.uko ikasleen garraio zerbitzua Foru Agindu honetan adierazten den enpresari esleitzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeak emandako eskurantzen arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta 2002ra luzatutako 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legeko 33.1 artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Eman gabe uztea honako ibilbideotako ikasleen garraio zerbitzua, ez baita eskaintzarik aurkeztu:

-Doneztebeko H.L.H.I.P./D.B.H.I.

Ibilbidea: Eratsun, Zubieta, Ituren, Doneztebe.

Ibilbidea: Oieregi, Narbarte, Legasa, Doneztebe.

Ibilbidea: Elgorriaga, Doneztebe.

-Zudairiko "Las Amescoas" H.L.H.I.P.

Ibilbidea: Larragoa, Aranaratxe, Ekala, San Martin, Zudairi.

Ibilbidea: Eulate, Zudairi.

Ibilbidea: Bakedao, Gollao, Artatza, Barindao, Zudairi.

2. Ikasleen garraio zerbitzu horiek publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko tramiteak hastea.

3. "Príncipe de Viana" I.P.ko ikasleen garraio zerbitzua honako enpresa honi esleitzea:

-"Príncipe de Viana" I.P.

Ibilbidea: Traibuenas, Beire, Erriberri.

Enpresa: Falces Autobuses Sánchez. Zenbatekoa: 175 euro eguneko, laguntzailea eta BEZa barne.

4. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren tramiteak egin ditzala adjudikazio kontratua formalizatu eta erregelamenduaren araberako bermea jar dadin.

5. Honen bidez esleitu den ikasleen eskola garraioaren gastua 12.425 eurokoa izanen da guztira 2002-2003 ikasturteko lehen lauhilekorako (2002ko irailetik abendura bitarteko aldia), eta 2002ra luzatutako 2001eko ekitaldirako Departamentuko gastuen aurrekontuko "Eskola garraioa" izeneko 14620-2230- 425200 kontusailaren bizkar ordainduko da. 2003ko urtarrila-ekaina aldirako kostua 18.375 eurokoa izanen da guztira, 2003ko aurrekontuan gaitzen den kontusailaren kargura.

6. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

7. Foru Agindu hau igortzea, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Barrutia: 9 - Tafalla. Herria: Erriberri. Ikastetxea: "Príncipe de Viana" I.P. Aldea: 1. Enpresa: "Falces, Autobuses Sánchez". Ikasle kopurua: 10. Prezioa/eguna (BEZa eta laguntzailea barne): 175 euro. Ibilbidea: Traibuenas, Beire.

Iragarkiaren kodea: a0208745