114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

148/2002 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuaren politika familiarrei buruzko komunikazio kanpaina bat prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Lehendakaritza, Barne eta Justizia Departamentuak lehiaketa publikorako deia egin du, Nafarroako Gobernuaren politika familiarrei buruzko komunikazio kanpaina bat egiteko.

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Gobernuaren politika familiarrei buruzko komunikazio kanpaina bat egitea.

-Kontratazio aldia: 8 aste. 2002ko abenduan hasiko da.

-Aurrekontua, gutxi gorabehera: 150.000 euro (BEZa barne).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen eta agindu tekniko partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo notario batek edo administrazioak berak konpultsaturiko kopiak izan behar dute.

Administrazio klausulen eta agindu tekniko partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Nafarroako Gobernuko Komunikazio Zerbitzuan (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an, bigarren oinean).

-Kontratisten sailkapena: III. taldea, 3. azpitaldea, B kategoria.

-Tokia: Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorrean (Karlos III.a, 2). Halaber, aurkezten ahalko dira ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan (95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 7koa) aipatutako Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako erregistro eta bulegoetan.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko egun-orduak: 2002ko urriaren 23an, goizeko 9:00etan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamahiruan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0209870