114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1429/2002 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko emagina izateko lanpostu hutsak merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez adjudikatzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 20an emandako 1601/2001 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko emagin izateko 21 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2002ko urtarrilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (11. zk.).

Epaimahaiak lehiatzaileen puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak aukeratu ondotik, bidezkoa da lanpostuak adjudikatzea interesatuek eskatutakoari jarraikiz.

Hori horrela, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko emagin izateko lanpostu hutsak honako izangai hauei adjudikatzea:

Barneko lekualdatzea:

M. Roncesvalles Iraburu Allegue andreari, funtzionarioa baita, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (67454).

Nazio esparruko lekualdatzea:

M. Teresa Quiroga Eguillor andreari, estatutupeko langilea baita, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (65126).

Olga Burgos Crespo andreari, estatutupeko langilea baita, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (66681).

2. Lehiatzaileek, lanpostua adjudikatzeko Ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu ondoko hamar egunetan hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Aipatu epean, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea.

4. Ebazpen honen kontra funtzionarioek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 114. eta 115. artikuluekin, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeko 64. artikuluarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 52.2 artikuluarekin bat. Estatutupeko langileek edo lan kontratudun langile finkoek, berriz, lan arloko epaitegietara jo aurreko erreklamazioa jartzen ahalko dute, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, legeak horretarako ezartzen duen epean.

5. Ebazpen honen berri ematea interesatuei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuko buruari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri Zerbitzuko zuzendariari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren zortzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0209087