112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Deialdia, Moncayoko Ur Mankomunitateko arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

1. Deialdi honen xedea arduradun lanpostu bat oposizio- lehiaketa bidez betetzea da, Moncayoko Ur Mankomunitatean aritzeko.

2. Lanpostua lan araubide finkokoa da, eta izendatzen denari Gizarte Segurantzaren araubidearen araberako kontratua eginen zaio, ezarritako probaldia iragan beharko duelarik.

3. Langileen Estatutuak eta indarrean dauden gainerako lan arauek zuzenduko dute lanpostua.

4. Lansariak lanpostuari dagokion hitzarmen kolektiboan edo laneko itunean zehazturik daudenak izanen dira.

5. Lanaldia zerbitzuaren beharrei egokituko zaie eta mankomunitateburuak edozein unetan aldatu ahalko du.

Izendatzen denak bere esku uzten diren eginkizunak bete beharko ditu, baita Mankomunitatearen xedeetarako beharrezko gertatzen den beste edozein ere.

6. Lanpostua eskuratu nahi dutenek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako, beharkizun hauek bete beharko dituzte, salbu eta C motako gidabaimena edukitzeari dagokiona, hori lanpostuaren jabetza hartu baino lehen frogatu beharko baitute:

a) Nazionalitate Europar Batasuneko kide den edozeinetakoa izatea eta adinez nagusia izatea.

b) Gutxienez ere 2. mailako Lanbide Heziketako titulua (II. LH) edo baliokideren bat izatea.

c) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

d) Karguan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

Gidabaimena izatea (C mota).

Izangaiak, lan arrazoiak direla eta, Corellan bizi beharko du, nahitaez, lanean hasten den unetik aitzina.

7. Nahikoa izanen dute izangaiek, eskabideak aurkezteko adierazitako epea amaitzen denerako, aurreko puntuan zehazturiko beharkizunak betetzen dituztela dioen zinpeko aitorpena eskabideari erastearekin, eta lanpostua eskuratzen duenak bakarrik ekarri beharko ditu hogeita hamar egun naturaleko epean, izendapenaren jakinarazpena izan eta biharamunetik aitzina, gaitasun baldintzak eta aurreko klausulan adierazitako beharkizunak betetzen dituela frogatzen duten agiriak. Baliorik gabe geldituko da izendapena eta izangaia eskubiderik gabe, aipatu epearen barrenean, eta behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu dokumentazioa aurkezten ez badu; kasu horretan, puntuazio handienaren arabera hurrengo izangaia zein den, hura izendatuko da.

8. Eskabideak Moncayoko Ur Mankomunitatearen egoitzan, Corellan, aurkeztuko dira hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik aitzina. Eskabide horiek eranskinean argitaratzen den ereduari beharko zaizkio lotu.

9. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, mankomunitateburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunen barrenean, izangai baztertuek erreklamazioak egin eta okerrak zuzendu ahalko dituzte, horrelakorik egonez gero.

Erreklamazio epea amaiturik, eta behin horiek ebatzita direla, mankomunitateburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

10. Kide hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

Mahaiburua: Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Mankomunitateko kontseilaria.

Mahaikidea: Mankomunitateko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: langileen ordezkariaren ordezkoa.

Mahaikidea: Mankomunitateko buruordea.

Ordezkoa: Mankomunitateko kontseilaria.

Mahaikidea: izendatu beharreko teknikaria.

Ordezkoa: teknikariaren ordezkoa.

Mahaikidea: izendatu beharreko teknikaria.

Ordezkoa: teknikariaren ordezkoa.

Idazkaria: Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Ablitasko Udaleko idazkaria.

Izangaiek epaimahaikideak errefusatzen ahal dituzte, Administrazio Prozedurari buruzko Legean bildutako moduan eta baldintzetan.

Epaimahaiak jende edo/eta erakunde adituen aholkularitza eta laguntza izan ahalko du hautapen probetan.

Epaimahaia hautapen probak baino lehen eratu beharko da, eta ezin izanen du ezer egin edo jardun kideen gehiengoa bederen bertan agertu gabe.

Epaimahaiak gehiengoz argituko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

Oinarri hauei loturik daude deialdia egiten duen Mankomunitatea, probak juzgatu behar dituen epaimahaia eta haietan parte hartzen dutenak.

11. Oposizio-lehiaketaren hasiera eta garapena: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

12. Lehiaketaldia: izangaiek alegatu eta agiri bidez frogaturiko merezimenduak, baremo honen arabera kalifikatu eta puntuatuko dira:

-Administrazio Publikoan, deialdi honetako lanpostuaren antzeko beste batean emandako zerbitzuak, puntu bat lan egindako urte bakoitzeko, eta bost puntu gehienez ere.

Baloratu beharreko urte kopurua osoa ez bada, proportzioan dagokiona emanen zaio.

-Moncayoko Ur Mankomunitatearen mugapean bizilekua izatea: 5 puntu.

13. Oposizioaldia:

Hauek dira oposizioko ariketak:

1. Diktaketa, matematika eta kultura orokorrari buruzko ariketak, gehienez ere 10 punturekin.

2. Mankomunitateko funtzionamenduari, estatutuei, erregelamenduari eta ordenantzei buruzko ezagupenen gaineko ariketa, gehienez ere 15 punturekin.

3. Hiru proba, ariketa praktikoz osatuak, laneko erreminta eta tresnak erabili eta zaintzeaz eta planoak ulertzeko moduaz; baita oinarrizko beste proba batzuk ere, lanpostuarekin zerikusia dutenak, esate baterako, iturgintzaz, mekanikaz eta hidraulikaz. Hasierako bi probek 15na puntu izanen dituzte eta mekanikako eta iturgintzako probak, berriz, 20 puntu.

4. Test psikoteknikoa, Nafarroako Gobernuaren Psikologia Institutuak prestatua, gehienez 10 punturekin baloratuko dena.

Epaimahaikide bakoitzak bere aldetik emanen du kalifikazioa, eta guztien kalifikazioen batez bestekoa izanen da ariketa horren puntuazioa.

Izangai guztiek agertu beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, edo legez horren baliokide dena, aldean daramatela, eta eskatzen zaienean, erakutsi.

Azken balorazio edo kalifikazioa, oposizioko ariketa guztien puntuazioak batuta ateratzen dena izanen da, lehiaketaldikoak gehituta.

Ariketa bakoitzaren puntuazioa eman ondoren, izangaiek eskubidea izanen dute aipatu puntuazio horren akta eskatzeko epaimahaiari, eskura dagoenean.

Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Mankomunitatearen iragarki oholean, probak gainditzen dituztenen zerrenda, ateratzen duten puntuazioaren arabera, eta deialdia egiten duen organoari igorriko dio puntuazio handieneko izangaiaren aldeko izendapen proposamena, zeina loteslea izanen baita deialdia egin duen organoarentzat. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

15. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturalen barrenean, proposatzen den izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu Mankomunitatearen bulegoetan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo jaiotze aktaren ziurtagiria.

b) Zazpigarren oinarrian eskaturiko tituluaren fotokopia eta jatorrizkoa, edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik baztertua ez dela izan dioena.

d) Ziurtagiri medikoa, karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisiko zein psikikorik ez duela dioena.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguko betebeharrak zintzo beteko dituela.

Finkatu epearen barrenean, eta behar adina frogaturiko ezinbesteko kasuak salbu, agiri horiek aurkezten ez baditu, ezin izanen zaio lanpostua eman eta indarrik gabe geldituko dira bere jarduketa guztiak, eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezakeen erantzukizuna galarazi gabe.

Kasu horretan, eta gertatu ahala, probak gainditutako zerrendan hurrengoa denarekin beteko da hutsunea.

16. Izendapena eta jabetza hartzea: behin hautapen prozesua amaiturik eta izangaiak aurreko oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztuta, Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak lan kontratudun finko izendatuko du lanpostuan ari dadin: izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara. Izendatzen den izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du jabetza, izendapenaren jakinarazpenetik aitzina. Epe horretan eta ezinbesteko kasuak salbu, jabetza hartzen ez duenak eskubide guztiak galduko ditu Moncayoko Ur Mankomunitateko lan kontratudun finko izateko. Kasu horretan, hamabosgarren oinarrian ezarritakoari lotuko zaio.

17. Deialdi honetan aurreikusten ez den horretan, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduan, uztailaren 5eko 113/85 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoan, ezarritakoari jarraituko zaio.

Errekurtsoak

Deialdi honen aurka, bere oinarri eta egintzen aurka ere, honako errekurtso hauetakoren bat aurkeztu ahalko da, aukeran:

Berraztertzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, deialdiaren oinarriak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen direnetik aitzina, horiek onetsi dituen organoari berari zuzendua.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epearen barnean.

Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, argitalpenetik hilabeteko epean.

Corellan, bi mila eta biko uztailaren hamabostean. Alkatea, José María Vázquez Royo.

E R A N S K I N A

Izena: ....................., adinez nagusia N.A.N. zk.: .........., jaioteguna: sorlekua: (.........), helbidea: ..........., kalea: .........., zk.: ......, telefonoa: ..........

Azaltzen dut: Moncayoko Ur Mankomunitateko arduradun lanpostuan, lanaldi osoarekin eta lan araubide finkoan aritzeko, ............ eguneko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko deialdian eskatzen diren beharkizun guztiak betetzen ditudala.

Horrenbestez, aipatu lanpostu hori eskuratzeko hautaprobetan onartua izatea eskatzen dut.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0208269