112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Trafikoko Legearen arau-hausteen zerrenda. (Ebazpen proposamenak)

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen kontrako arau-hausteengatik Alkatetza honek emandako ebazpen proposamenak, beheko zerrendan ageri direnak, ezin jakinarazi izan direnez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerakoetan xedatutakoarekin bat etorriz:

Jabea: Miguel Benito Urbiola. Matrikula: NA-8510-AY. Tokia: Ancha. Eguna: 2002-01-07. Ordua: 19:45. Zenbatekoa: 60,10 euro. Arau-haustea: ZEO 154.1. Espedientea: 23/02.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun baliodunean ordaindu behar da. Epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horien kontra, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, errekurtso hauetariko bat para daiteke, hautara:

1.-Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz paratu.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Lodosan, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean. Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0209666