112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

Murilloko UE1 unitatearen mugapena aldatzeko proiektua hasiera batez onetsirik

Toki Araubideko Oinarriak aldatzen dituen Legearen (apirilaren 21eko 11/99 Legeak aldatu baitzuen) 21.1.j artikuluak ezarritakoa betetzeko, Udal honetako alkateak

Honako hau ebatzi du:

Lehendabizi.-Hasiera batez onestea Murilloko UE1 unitatearen mugapena aldatzeko proiektua, izan ere bi unitate sortzen baitira, UE1A eta UE1B unitateak, betiere jendaurreko epean aldaketaren sustatzaileek honako zuzenketa hauek sartzen badituzte:

Planean aurrikusten den bidearen kokapena eta zabaldura (6 metro) mantendu behar dira, eta iparralde aldera egiten duen muga lerro zuzena izanen da, hain zuzen ere 30 eta 31. lurzatien arteko muga.

Orobat, UE1A unitateak bere baitan hartuko du aipatu bide hori oso-osorik. Horrela bada, UE1A lurzati gehiena 31. eta 32. lurzatiek, eta 32. eta 34. lurzatietako puska txiki batek eta eremu publikoak osatuko dute, eta, beraz, birzatiketa proiektua aurkeztu beharko da bere garaian.

Bigarren.-UE1A unitatearen mugapen proiektua jendaurrean uztea 15 egun balioduneko epean, interesa dutenek eta Murilloko Kontzejuak alegazioak aurkez ditzaten. Espedientea Udaletxeko idazkaritzan egonen da.

Hirugarren.-Ukitutako jabeei banan-banan jakinaraztea, jendaurreko aipatutako epean alegazioak aurkez ditzaten.

Laugarren.-Sustatzaileei eskatzea delako proiektuari eranskina atxiki dakioten, eta bertan sar daitezen erabaki honen lehenbiziko puntuan aipaturiko aldaketak, hori guztia behin-behineko onespena baino lehen.

Ebazpen hau betetzeko eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 146.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, Murilloko UE1 unitatearen mugapena aldatzeko proiektua 15 egun baliodunetan egonen da jendaurrean Udal idazkaritzan, horretarako instruitzen ari den espedientearekin batera, ukituak gertatzen direnek aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

Deierrin, bi mila eta biko uztailaren hamaikan. Alkate udalburua, Pedro Jesús Lizarraga Lezáun.

Iragarkiaren kodea: A0208286