112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Elkano-Ibiriku-Egues zonaldeko 1. banaketa eremuko 2. sektorea kudeatu eta urbanizatzeko konpentsazio batzordearen Estatutuak hasiera batez onetsirik

2002ko abuztuaren 26an, Ignacio Galipienzo Jimenez Eguesibarko alkate jaunak, hurrengo ebazpena eman du:

Elkano-Ibiriku-Egues zonaldeko 1. banaketa eremuko 2. sektorearen ekimen unitate bakarrerako konpentsazio batzordearen Estatutuen proiektua ikusirik.

Eskaera hau, esandako sektoreko plan partzialarekin batera izapidatzeko azaltzen dela ikusirik.

Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 156. artikuluan, eta apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuan onartu zen esandako Legearen Erregelamenduko 71. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuz.

Ebatzi dut:

1. Elkano-Ibiriku-Egues zonaldeko 1. banaketa eremuko 2. sektorearen exekuzio unitate bakarraren konpentsazio batzordearen Estatutuak hasiera batez onestea, lurzatien jabeen eskaeraz.

2. Esandako proiektua jendaurrean ezartzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki taulan iragarriz hamabost eguneko epean.

3. Ebazpen hau erregistroko jabeei jakinaraztea, hauei aurreko puntuan aipatu den entzunaldia emateko.

Aditzera ematen da Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 156. artikuluan xedatukoa betetzeko, hamabost egunetan edozeinek bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

Eguesibarren, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian. Alkatea, Ignacio Galipienzo.

Iragarkiaren kodea: A0209479