112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Behean adierazitako egunean alkate udalburuak ondoko ebazpena eman du:

"Ikusirik Tuterako Udaleko igeltserotzako ofizial izateko hiru lanpostu funtzionarioen araubidean oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak egin proposamena (83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2002ko uztailaren 10ekoa), honako hauek izendatzeko: Francisco Javier Muñoz Castellano, Miguel Angel Hernández Vallés eta Juan Carlos Irisarri Samanes.

Proposatutako izangaiek deialdian eskatutako baldintzen frogagiriak behar den epean eta moduan aurkeztu ondoren.

Eta kontuan hartuz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 32.5 eta 35. artikuluetan xedatutakoa eta Tuterako Udaleko igeltserotzako ofizial izateko hiru lanpostu funtzionarioen araubidean oposizio bidez betetzeko deialdiko 10.1 oinarrian ezarritakoa (156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko abenduaren 26an argitaratua).

Ebatzi dut:

Lehena.-Francisco Javier Muñoz Castellano, Miguel Angel Hernández Vallés eta Juan Carlos Irisarri Samanes jaunak Tuterako Udaleko funtzionario izendatzea, igeltserotzako ofizial kategoriarekin eta Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumenaren Alorrean aritzeko (Hirigintza eta Etxebizitzaren Sustapena).

Bigarrena.-Interesatuei erabakia helaraztea, ohartaraziz hilabeteko epea dutela lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita.

Hirugarrena.-Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea."

Tuteran, bi mila eta biko uztailaren hamabian. Alkate udalburua, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0208325