112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L L O I B A R

2002ko aurrekontu arrunta eta inbertsioetakoa (bakarra) behin betikoz onetsirik

Olloibarko Udalak, 2001eko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2002ko aurrekontu bakarra.

Hasierako onespen hori 2002ko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 17koan.

Jendaurreko epea amaitu baita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202.3 artikuluarekin bat, Olloibarko Udalak, 2002ko ekainaren 28an egin osoko bilkura arruntean, behin betikoz onetsi zuen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra. Haren argitalpen ofiziala egiten da, laburturik, eta kapituluka honela gelditzen da:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 59.370, 29 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 12.787,24 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta beste dirusarrera batzuk: 2.349,96 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 72.211,60 euro.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: 7.662,93 euro

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 0 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak/dirusarrerak: 109.278,13 euro.

Dirusarrerak, guztira: 263.660,15 euro.

GASTOS:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: 87.187,49 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 31.923,25 euro.

3. kapitulua.-Finantza gastuak: 0 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 15.452,01 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 127.414,57 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 1.682,83 euro.

Gastuak, guztira: 263.660,15 euro.

Eta hau dena argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202.3 artikuluarekin bat.

Olloibarren, bi mila eta biko uztailaren zortzian. Alkatea, Oscar Razquin Larráyoz.

Iragarkiaren kodea: A0208320