112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L L O I B A R

2002ko plantilla organikoaren hasierako onespena

Olloibarko Udalak, 2002ko ekainaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2002ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236. artikuluan eta, hartatik bidalita, 276.1 artikuluan aipatzen diren aginduak betez, espedientea jendaurreko informazioaldian egonen da, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276.2 artikuluarekin (in fine) bat etorriz, jendaurreko informazioaldian erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2002ko plantilla organikoa behin betikoz onetsitzat hartuko da, ofizialki argitaratzea batere ukatu gabe.

Hau dena argitaratzen da, orok jakin dezan.

Olloibarren, bi mila eta biko uztailaren zortzian. Alkatea, Oscar Razquin Larráyoz.

Iragarkiaren kodea: A0208319