112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G E N E V I L L A

2002ko aurrekontuaren hasierako onespena

Genevillako Udalak, 2002ko martxoaren 7an egin osoko bilkura arruntean, 2002ko aurrekontua onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 276. artikuluari jarraikiz, 15 egun balioduneko epean jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Genevillan, bi mila eta biko martxoaren zortzian. Alkate udalburua, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: A0208316