112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Arau Subsidiarioetako aldaketa. Lurzoru urbanizagarria sortzea Sotoabajon (F sektorea)

Azkoiengo Udalak, 2002ko uztailaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arau Subsidiarioetako aldaketa, Plan Partzialeko determinazioekin, Soto Abajo lurzoru urbanizagarri antolatua kalifikatzeko, baita Arga ugaldeko ibilgu zaharra urbanizatzeko hitzarmena ere.

Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 115.2 eta 117.1 a) artikuluei jarraikiz.

Azkoienen, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamaikan. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0208649