112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2002. urteko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsirik

Erriberri Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2002ko ekainaren 11ko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta langileen plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 276.etik 279.era bitarteko artikuluetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 202.1 artikuluan xedatuarekin bat, jendaurrean egonen da, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erriberrin, bi mila eta biko ekainaren hogeian. Mankomunitateko burua, Raquel Cabodevilla Zabalza.

Iragarkiaren kodea: A0208473