112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2001eko aurrekontu orokor eta bakarreko transferentzia positiboen espedientea. Hasiera bateko onespena

Erriberri Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, Raquel Cabodevilla Zabalzak, 2001eko abenduaren 27an, hasiera batez onetsi zuen 2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko kreditu transferentzia positiboen espedientea. Hona laburpena:

Aurrekontuko aldaketak:

1-011-31001 kontusaila. Izena: Nafarroako Aurrezki Kutxako maileguaren korrituak. Zenbatekoa: 4.439 euro.

Aldaketak, guztira: 4.439 euro.

Finantziazio iturriak:

1-011-90101 kontusaila. Izena: Nafarroako Aurrezki Kutxako maileguaren amortizazioa. Zenbatekoa: -4.439 euro.

Finantziazio iturriak, guztira: 4.439 euro.

Diruzaintzako gerakinaren kontura: 0 pezeta.

Hau guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Mankomunitateko idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta, halakorik badu, bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espediente hau behin betikoz onetsitzat joko da eta laburpena argitaratzeko tramitea, berriz, betetzat.

Erriberrin, bi mila eta biko abenduaren hogeita zazpian. Mankomunitateko burua Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208471