112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Ñ E Z K A R

Añezkarko Kontzejuko Etxea zaharberritzeko obren kontratazioa

Añezkarko Kontzejuko Batzarrak, 2002ko uztailaren 24ko bilkuran hartu erabakiaren bidez, lizitaziorako deia egin du Añezkarko Kontzejuko Etxea (Berriobeitiko Udalerria) zaharberritzeko obrak kontratatzeko. Prozedura irekia izanen da eta lehiaketa bidez esleituko da. Hona hemen baldintzak:

Obrak kontrata bidez egiteko aurrekontua: hogeita hamaika mila bostehun eta bat euro eta laurogeita sei zentimo, BEZa barne (31.501,36 euro, BEZa barne).

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: obrak kontrata bidez egiteko aurrekontuaren % 2, hau da, seiehun eta hogeitamar euro eta lau zentimo, BEZa barne (630,04 euro BEZa barne).

Lanak egiteko epea: hiru hilabete.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Añezkarko Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira (Berriobeitiko Udaletxean baitago), 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita, 9:00etatik 14:00etara.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehaztuak. Plegua interesatuen eskura dago.

Pleguak noiz irekiko eta kontratua noiz esleituko:

1.-Agiri administratiboen kalifikazioa: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko 5. egun baliodunean, kontratazio mahaiak lehiatzaileek 1. zk.ko gutunazalean aurkeztutako agiri orokorrak kalifikatuko ditu. Bilkura hori ez da jendaurrean eginen.

2.-Proposamen ekonomikoak ireki eta behin-behineko esleipena:

Bilkura aretoan irekiko dira, jendaurrean, 1. zk.ko gutunazala ireki ondoko hamargarren egun balioduneko 12etan.

Klausula administratiboen plegua interesatuen eskura dago Copia kopia-dendan (Pio XII.aren etorbidea, 13. zenbakia, Iruña. Telefonoa: 948-272728).

Añezkarren, bi mila eta biko uztailaren hogeita bederatzian. Kontzejuko burua, María Angeles Irisarri.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..........., nire izenean edo honako hau ordeztuz: ............., bizilekua: .........., N.A.N./I.F.K. zk.: ................

Añezkarko Kontzejuko Etxea zaharberritzeko obrak burutzeko proiektua, baldintza teknikoen plegua eta baldintza administratiboen plegua ezagutzen ditut eta hitz ematen dut obrak osorik eginen ditudala, aurreko agiriei hertsiki lotuz eta zenbateko honetan: ............ (letraz eta zenbakiz) ............ euro, BEZaren % 16 gehituz honenbeste egiten baitu: ........... (letraz eta zenbakiz) ....... euro.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0208469