112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A Z T E L U B E R R I

Onddo, ziza eta gainerako produktu naturalen barrutia arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Gazteluberriko Udalak, 2002ko uztailaren 19ko bilkuran, ondoko ordenantza onetsi zuen hasiera batez: Onddo, ziza eta gainerako produktu naturalen barrutia arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Entitatearen iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta, behar izanez gero, egoki juzgatzen dituzten errklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, hala aurreikusten baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluak.

Gazteluberrin, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian. Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: A0208408