112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Zezen ikuskizunetan buru izanen diren Udalbatzako kideak

Behean adierazten den egunean, dekretu hau eman du Tuterako Udaleko alkate udalburuak:

Santa Ana festetan, hiri honetako zezen plazan eginen diren zezen ikuskizunetan buru izanen diren Udalbatzako kideak izendatu eta, aurreko urteetako eginkizun berekin, eguneko zinegotzi gisa jardunen dutenak zehaztearren, eta festaegun horietan sortzen diren arazoak zerbitzuetako arduradunekin batera ahal den neurrian konpontzearren.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz eman dut

Dekretu hau:

1. Jarraian aipatuko diren Udalbatzako kideak izanen dira arratsaldeetan zezen plazan eginen diren zezen ikuskizunetako buru:

25ean: Angel Sada Moracho.

26an: Luis Campoy Zueco.

27an: Vicente Aguado Hernández.

28an: María Carmen Moras Ruesgas.

29an: Angel Jarauta Recasens (arratsaldeko entzierroa).

2. Festaegunetan, goizetako entzierroetan eta zezen jaialdietan, Udalbatzako kide hauek izanen dira buru:

25ean: Ignacio Pérez Garde.

26an: Angel Sada Moracho.

27an: Angel Calvo Domínguez.

28an: Pedro González Felipe.

29an: Vicente Aguado Hernández.

30ean: Luis Campoy Zueco.

3. Udalbatzako kide hauek beteko dituzte eguneko zinegotzien eginkizunak:

24an: Luis Casado Oliver.

25ean: Ignacio Pérez Garde.

26an: Angel Sada Moracho.

27an: Angel Calvo Domínguez.

28an: Pedro González Felipe.

29an: Vicente Aguado Hernández.

30ean: Angel Jarauta Recaséns.

Tuteran, bi mila eta biko uztailaren hemeretzian. Agintzen du eta sinatzen Tuterako Udaleko alkate udalburu jaunak, nire aurrean, idazkaria bainaiz eta fedea ematen baitut. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208334