112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Lege Organikoaren laugarren artikuluan xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2002ko uztailaren 29ko 13:00etan, aurkeztu direla "Asociación Productores Tradicionales de Navarra" izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Erakunde horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu aipatu jardueran aritu eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak.

Eratze aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak Luis Angel García Barragán eta Jesús Orduna Martín jaunak dira.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten, zeinek honi buruz bidezko iruditzen zaiena alegatzen ahal baitute idatziz, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamarrean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0208536