112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen oharra.

Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Jesús María Ruiz de Eguino Saez de Urabain jaunari abere osasunaren gaineko araudia ustez urratzeagatik irekiriko 142/2001SA zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa. Beraz, indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzen da honen bidez.

"EBAZPENA, 2002ko martxoaren 7koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Abere Osasunari buruzko Foru Legearen kontrako arau-hauste bat egiteagatik Jesús María Ruiz de Eguino Saez de Urabain jaunari zehapena ezartzen diona.

Ikusirik, Altsasuko Guardia Zibileko SEPRONAk 2001eko ekainaren 15ean jarritako salaketaren ondorioz, Jesús María Ruiz de Eguino Saez de Urabain jaunari irekitako 142/2001SA zehapen espedientea.

Gertakariak

Lehena.-2001eko ekainaren 15ean, Itzako udal mugapean, A-15eko 103. km-aren parean, desinfekzio ziurtagiririk gabeko VI-0633-M ibilgailuaren barrenean 6 behi zeuden, Jesús María Ruiz de Eguino Saez de Urabain gidari zela.

Bigarrena.-2001eko azaroaren 8ko Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea ireki zitzaion Jesús María Ruiz de Eguino Saez de Urabain jaunari (NAN zk.: 16246334 P) Abere Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea ustez hausteagatik, eta 120.00 euroko isuna proposatu.

Hirugarrena.-Ebazpen hau eta dagokion karguen plegua jakinarazita, interesatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Zuzenbideko oinarriak

Lehena.-Abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 24.3 artikuluan ezarrita denez, animalia garraioan ibiliko diren ibilgailuek desinfektatuta behar dute egon, baita desintsektatuta ere, horren beharrik bada, araudiak dioen moduan, abere talde bakoitza garraiatu aurretik eta ondotik eta, hori, agiri bidez beharko da frogatu. 1955eko otsailaren 4ko Epizootien gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan zehazten da nolakoa den desinfekzio hori.

Bigarrena.-Foru Lege horren 54.7.f) artikuluan ezartzen da arau-hauste arina dela aziendaren zirkulazio eta garraiorako higienea bermatzen duten baldintzak ez betetzea, eta 58.1 artikuluan, arau-hauste arinei 120,20 eurotik 601 euro bitarteko isuna dagokiela.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez eskuordetu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jesús María Ruiz de Eguino Saez jaunari (NAN zk.: 162466334 P) 120,20 euroko isuna jartzea Abere Osasunari buruzko Foru Legearen kontra egindako arau-hauste arinarengatik, abere garraioan erabilitako ibilgailuak desinfekzio ziurtagiria ez izateagatik.

2. Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, aipatu Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

-Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Arau-hausleak idazki bidez adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta aipatu epean edozein inpugnaziori uko egiten diola.

Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Abere Osasuneko Atalera, (Tutera kalea, 20-behea, Iruña), non ordain-gutuna emanen baitzaio orain igorritakoaren ordez, eta horrekin batera kenkaria lortzeko dokumentazioa.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordain-gutun ofizialaren bidez, Ebazpen hau administrazio bidean irmo bilakatu eta hilabetea igaro baino lehen, epe horretan administrazio errekurtsorik aurkeztu ez bada, edo jarritako errekurtsoa ezetsi bada. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da. 2002ra luzatutako 2001eko gastuen aurrekontuan eginen da ordainketa, 71320-11000-3910- 000000 kontusailean.

4. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraituz.

5. Ebazpen hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari eta Departamentuko Ekonomi Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zazpian.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: A0208176