112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

567/2002 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Atzerriko Hizkuntzaren (ingelesaren) arlorako Santillana Richmond Publishing argitaletxeak dituen ondoko proiektu editorialak baimendu eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen duena: New Happy Days 3 and 4, lehen hezkuntzako hirugarren ziklorako; Scooter 1, 2 and 3, DBHko lehen, bigarren eta hirugarren kurtsoetarako; eta Made Esay, Batxilergoko lehen eta bigarren kurtsoetarako.

Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arautu zuen araubide orokorreko irakaskuntzarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Aipatu Foru Dekretuak ezartzen du proiektu editorialak gainbegiratu egin behar direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Atzerriko Hizkuntzaren (ingelesaren) arlorako Santillana Richmond Publishing argitaletxeak dituen ondoko proiektu editorialak baimendu eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematea: New Happy Days 3 and 4, lehen hezkuntzako hirugarren ziklorako; Scooter 1, 2 and 3, DBHko lehen, bigarren eta hirugarren kurtsoetarako; eta Made Esay, Batxilergoko lehen eta bigarren kurtsoetarako.

2. Aipatu proiektu editorialetatik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen berri ematea Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuari, Hezkuntza Berriztapen eta Sustapenerako Atalari (Ikasliburu eta Materialen Unitatea), Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta Santillana Richmond Publishing argitaletxeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hamaikan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: a0208379