112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

4754/2002 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, garbiketarako gaien hornidura kontratatzeko espedientea onesten duena, prozedura irekia eta lehiaketa baliatuz, esleitzeko.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak lizitaziorako dei egin du, garbiketarako gaien hornidura kontratatzeko, haren menpeko zentroetarako.

Kontratuaren xedea: garbiketarako gaien hornidura kontratatzea.

Esleipen bidea: lehiaketa.

Kontratuaren aurrekontua: hogeita hamabi mila, hirurogeita hamar euro eta hirurogeita hemezortzi zentimo (32.070,78), BEZa barne.

Egiteko epea: 2002ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko erregistroan (González Tablas kalea, z.g., Iruña), lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 26 egun naturaleko epean. Halaber, aurkezten ahalko dira ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan (95 zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 7koa) aipatutako Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako erregistro eta bulegoetan.

Agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Afera Ekonomikoen Atalean (Iruñeko González Tablas kalea, z.g.).

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bian.-Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailea, José María Jiménez Bolea.

Iragarkiaren kodea: a0209632