112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko ekainaren 24koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko Informatika Zentrorako, kartutxo magnetikoak gordetzeko robotaren 2002. urteko mantentze-lanak publizitaterik eta konkurrentziarik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko espedientea onetsi eta "Storagetek España, S.A." enpresari adjudikatzen diona.

Indarra duten legeetan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak 2002ko ekainaren 24an emandako Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Xedea: Nafarroako Gobernuko Informatika Zentrorako, kartutxo magnetikoak gordetzeko robotaren 2002. urteko mantentze-lanak kontratatzea.

-Adjudikazio-modua: publizitaterik eta konkurrentziarik gabeko prozedura negoziatua.

-Adjudikazioaren prezioa: 39.065,58 euro.

-Adjudikazioaren hartzailea: Storagetek España, S.A.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: a0208458