112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

381/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 19koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, ikastetxe publikoetan eskola jantokietako zenbait zerbitzu 2002-2003 ikasturterako kontratatzeko espedientea ebazten duena.

Ikusirik Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena, 2002-2003 ikasturterako Tafallako "Marqués de la Real Defensa" H.L.H.I.P.ko, Zudairiko "Las Amescoas" H.L.H.I.P.ko eta Tuterako "Torre Monreal" H.B.I.P.ko jantoki zerbitzua aurrerago aipatzen diren enpresei esleitzea proposatzen duena, Eskola Kontseiluek hautatu baitituzte eta bat baitatoz maiatzaren 21eko 160/2002 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren Administrazio Klausula Partikularren eta Agindu Teknikoen Pleguetan ageri diren baldintzekin.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeak xedaturikoarekin bat, eta 2001erako ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legearen 33.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Tafallako "Marqués de la Real Defensa" H.L.H.I.P.ko, Zudairiko "Las Amescoas" H.L.H.I.P.ko eta Tuterako "Torre Monreal" H.B.I.P.ko jantoki zerbitzua 2002/2003 ikasturterako ondoren aipatzen diren enpresei esleitzea, bakoitzarentzat aipatzen den zenbatekoaren arabera.

Tafallako "Marqués de la Real Defensa" H.L.H.I.P.

Enpresa: José Irigoyen Jara

Bazkaltiarra/eguna, BEZa barne: 3,53 euro.

Zudairiko "Las Amescoas" H.L.H.I.P.

Enpresa: Jangarria, S.L.

Bazkaltiarra/eguna, BEZa barne: 2,63 euro.

Tuterako "Torre Monreal" H.L.H.I.P.

Enpresa: Jangarria, S.L.

Bazkaltiarra/eguna, BEZa barne: 3,76 euro.

2. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari agindua ematea, esleipen kontratuak gauzatzeko eta erregelamendu bidez ezarritako bermeak jartzeko behar diren izapideak egin ditzan.

3. Aipatu diren jantoki zerbitzuen kostua, 2002ko urritik abendura bitarte, ezarriko da jakiten denean zenbat diren bazkaltiarrak eta irakasle zaindariak edo enpresa esleipen-hartzaileak kontratatutako zaindariak. Horri jantokiaz arduratzen den pertsonaren eta administratzailearen sariak gaineratu beharko zaizkio. Departamenturako indarra duen gastu aurrekontuko 41620-2210-425200 kontusailaren bizkar finantzatuko da. Hiruhileko horretako kostua, gutxi gorabehera, 30.853,79 eurokoa izanen da (Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren maiatzaren 21eko 162/2002 Foru Aginduaren bidez onetsi zen).

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Foru Agindu hau igortzea enpresa esleipen-hartzaileei, ikastetxe interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Zerbitzu Osagarrien Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hemeretzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0208388