112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen direla, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Izena: Iruñeko Udala - Obra eta Azpiegitura Alorra (askotarikoak 1951). Jarduera: liburutegia. Tokia: Arriurdiñeta plaza.

Izena: Iruñeko Udala - Obra eta Azpiegitura Alorra (1979). Jarduera: biltokia, gimnasioa, pilotalekua eta rokodromoa. Tokia: Arantzadi.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo

Iragarkiaren kodea: A0208199