112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

172/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa, Santakarako udal mugapean, "El Saso" izeneko alderdian, nekazaritzako azpiegituren gaineko esku-hartzea onesten duena, laborantzako herrilurrak berrantolatu ondotik ureztatzeko lur bilakatzeko.

Santakarako Udalak, 2000ko ekainaren 6an egindako bilkuran, eskaera egin zion Nafarroako Gobernuari Santakarako herrilurretako "El Saso" izeneko lehorreko lurretan behar diren esku-hartzeak egiteko, laborantzako herrilurrak berrantolatu ondotik ureztatzeko lur bilakatzeko, eskualdeko nekazaritzako jarduera hobetzeko asmotan, gaur egun azpiegituren falta dela medio mugatua baitago.

Nekazaritzako azpiegituren gaineko esku-hartzearen xedea, batetik, herrilurrak antolatzea da eskualdeko ustiategiek egitura eta neurri egokiak izan ditzaten, eta, bestetik, alderdia presioko ureztatze lur bilakatzea eta, energiaren eta kostuaren aldetik, ureztatzeko unitateak optimizatzea.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak, xedapen gehigarrian ezartzen du Nafarroako Ubidearen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren eta haren ureztapen-esparruen eremuan sartutako esku-hartzeak zuzenean gauzatuko direla, Foru Lege horren 12. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako aurreikuspenen arabera, eta ez dutela beharrezko izanen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio berririk, hauek egina baitute 1999ko apirilaren 29ko Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Legeak ezartzen duen bezala, Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Santakarako udal mugapeko "El Saso" alderdian nekazaritzako azpiegituren gaineko esku-hartzea onetsi egiten da, laborantzako herrilurrak berrantolatu ondotik presioko ureztatze lur bilakatzeko.

2. artikulua. Onura pulikokotzat eta berehala egitekotzat deklaratzen da Santakarako El Saso alderdian egin gogo den nekazaritzako azpiegituren gaineko esku- hartzea, bidezko diren ondasun eta eskubideen desjabetzapenak, lurren okupazioak eta zortasun ezarpenek (aldi bateko nahiz iraunkorrek) bidea izan dezaten.

3. artikulua. Aurreikusitako berritze lanen artean Aragoi ugaldetik egin beharreko punpaketa-obra guztiak egitea eta kontzesio-ura ureztatzaileei banatzea, behar adinako ur-emana eta presio egokian hornitzea ureztapen- unitateetako xirripazko eta tantakako ureztapen-sistemak abiarazteko.

Ureztatzeko uraren hartunea eta ekarpena Aragoi ugaldean eginen da eta linea elektrikoa eraman beharko da punpaketa estazioa hornitzeko.

4. artikulua. Nafarroako Ubidearen eta haren ureztapen-esparruen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialari 1999ko apirilaren 29an egin zitzaion Ingurunearen gaineko Eraginaren Deklarazioan ezarritako baldintzak bete beharko dira, bai eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legean baliabide hidrikoak hobeki kudeatzeko ezarritako baldintzak ere. Honako hauek dira:

a) Nafarroako Ubidearen eta haren ureztapen-esparruen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialean egon eta Ingurunearen gaineko Eraginaren Deklarazioan ingurunearen gaineko eragina jasotzekotan daudela aurreikusten diren eremuak, batez ere estepako hegaztien eremuak eta naturgune babestuak, ez dira ureztapen lur bilakatuko.

b) Lanak zehatz-mehatz prestatu ondotik, lurrak mugituko diren eremuetan ondare historiko-artistikoaren gaineko prospekzio sistematikoa eginen da.

c) Lanak hasi baino lehen, Ingurumrn, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari proiektua gauzatzeko behar diren agregakinak nondik atera eta sobrakinak nora botako dituzten adierazi beharko zaio eta, horretarako, adjudikazioa duen kontratistak behar diren kudeaketak eginen ditu.

Ateratzeko eta botatzeko eremu horiek behar den baimena ez badute, horiekin batera ingurumenaren gaineko eraginei buruzko azterlanak arautzen dituen 229/1993 Foru Dekretuan aurreikusitako informazioa bidaliko da.

d) Lanak ahitu eta gero, ingurumenaren gaineko eraginari eta arkeologiari egin zaien jarraipenaren gaineko txostena bana igorriko zaie, hurrenez hurren, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari eta 'Vianako Printzea Erakundea' Kultura Zuzendaritza Nagusiari.

e) Ingurumenaren gaineko Eraginaren azterlanean proposatu neurri zuzentzaileen arabera, eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 11. artikuluarekin bat, ureztapen lurrak eraldatu eta modernizatzeko kasuetan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Ureztatzaileen Komunitateak, eraldaketa edo modernizazioaren onuradunak baitira, nekazaritzarako baliabide hidrikoak zuzen kudeatzeko esku-hartzeetan sartuko ditu, bai Departamentuak berak zuzenean, bai "Riegos de Navarra, S.A." kapital publikoko enpresaren bitartez, Ureztatzaileari Aholkua Emateko Zerbitzuaren bitartez hain zuzen.

f) Herrilurrak ureztatzeko uraren kontrol handiagoa eramatearren, eta aipatu Foru Legearekin bat eginez, lurzatia ekipatzeko gehieneko dirulaguntzak bakarrik emanen dira ureztaldiak eta fertirrigazioa programatzeko prestakuntza teknikoa eta erabiltzaile bakoitzarendako kontsumoaren kontrola egokiak baldin badira, eginen den Erregelamenduan ezarriko dutenaren arabera.

5. artikulua. Eremu honetan erabiliko den lurzati- berrantolamenduko prozedura Nekazaritako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen I. Tituluko IV. Kapituluaren 2. Sekzioan, laborantzako herrilurren berrantolamendua izenekoan jasotako prozedura berezia izanen da.

6. artikulua. Santakarako "El Saso" alderdian jarduteko eremuak 220 bat ha-ko azalera dauka eta perimetroaren mugak, behin-behinekoz, ondokoak:

-Iparraldea: Mascolandas eta Lagunazos alderdiak

-Hegoaldea: zentral elektrikoko ubidea

-Ekialdea: Mascolandasko sakana

-Mendebaldea: Murillo el Frutoko udal mugapea

Perimetro horri Nekazaritako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeko 13.4 eta 17a) artikuluetan xedatutakoaren arabera behin betiko aldaketa emanen zaio.

7. artikulua. Santakarako lehorreko ustiapen eremu oinarrizkoen goiko eta beheko mugak 123 eta 50 hektarea izanen dira, hurrenez hurren. Santakarako ureztaketa lurren ustiapen eremu oinarrizkoen goiko eta beheko mugak 26 eta 5 ha izanen dira, hurrenez hurren. Ustiategi mistoetan, lehorreko lurrez eta ureztalurrez osatuetan alegia, ureztalurrak lehorreko lur bihurtzeko indizea 4,73koa izanen da, eta horixe aplikatuko da, hain zuzen ere, ustiategi misto batek gehieneko muga gainditzen duen ala ez jakiteko. Aurreko puntuan bezalaxe ureztalurrak lehorreko lur bihurtzeko indizea 10ekoa izanen da, ustiategi misto batek gutxieneko muga gainditzen duen ala ez jakiteko.

Ureztapen eremu oinarrizkoa, beraz, 5 ha-koa da.

8. artikulua. Laborantza-unitate txikienen balioak honako hauek izanen dira: lehorreko lurretarako 50 ha eta ureztapen lurretarako 5 ha.

9. artikulua. Berrantolamendua erabakitzen duen Foru Dekretu hau argitaratzean indarrik gabe geldituko dira ukitutako herrilurretan egin diren adjudikazioak. Dena den, prekarioan lantzen ahal dituzte ureztapen lur bilakatzeko lanak adjudikatu bitartean.

10. artikulua. Foru Dekretu honek bidezko diren Eraikuntza Proiektuak erredaktatzeko aukera emanen du eta prozeduraren une egokian egin beharko dira.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Eraikuntza Proiektua onesteko beharrezkoa izanen da Santakarako Udalak konpromisoa hartzea:

a) Ureztatzeko deklaraziotik aurrera, eta gutxienez hamabost urtean, loteen azalera ureztatzeko oinarrizko azalera bezainbestekoa edo handiagoa izateko. Oinarrizko azalera Eraikuntza Proiektuan definituko da.

b) Eraldatu edo modernizatu ondotik sortuko diren loteak adjudikatzeko ordenantza berriek lehentasun hurrenkera hau ezartzeko: lehenik eta behin, nekazari gazte batek eraman edo parte hartzen duen familia mailako nekazaritzako ustiategiak; bigarrenik, nagusiki nekazari direnen nekazaritzako ustiategiak, eta hirugarrenik, Toki Entitateak zuzenean ustiatzen dituenak. Azkenik, loterik sobrante egonez gero, Toki Entitateak enkante publikoan adjudikatzen ahalko ditu.

c) Aipatu ordenantzak Toki Entitateari obretan dagokion finantzaketa zatia eskatu baino lehen onesteko. Finantzaketa zatia Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen VI. Tituluan ezarria dago.

11. artikulua. Esku-hartze eremu hau, ureztapen lur bilakatu eta Nafarroako Ubidearekin operatibo egiten denean, haren mendera pasatuko da, Santakarako Udalak 2000ko ekainaren 6ko Erabakian biltzen diren modu eta baldintzei atxikirik.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Foru Dekretu hau gauzatzeko behar diren egintzak aurrera eramanen ditu.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: a0208442