111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Salaketen jakinarazpena

Alkatetzak Udaleko ordenantzak hausteagatik ezarririko zehapena jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, iragarki honen bidez jakinarazten da.

Isuna irmo egin ondoko hilabetean ordaindu beharko da udal diruzaintzan. Epe horretan isuna ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Nola nahi den ere, aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da, ebazpena eman zuen organoari berari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Espediente zenbakia: 14/2002. Salatuaren datuak. Izena: José Ignacio Asín Sanmartín. Helbidea: Calle Baja, 4, 50650, Gallur (Zaragoza). Arau-haustearen arrazoia: artikulua, titulua, U.O.: eremu publikoan pixa egitea. Karriken eta eremu publikoen garbiketa arautzen duen ordenantzak, 2002-04-27an onetsi baitzen (2002ko 126. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 17koa), bere 22.1 artikuluan debekatzen du eremu publikoan pixa egitea. Arau-haustearen tokia: Ha Levi Yehuda plaza. Zerbitzua: Udaltzaingoaren zerbitzua. Ordua: 19,45. Eguna: 2002-04-28. Zenbatekoa: 150,25 euro.

Tuteran, bi mila eta biko uztailaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208151