111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Izendapen proposamena, Tuterako Udalaren erdi mailako teknikari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko epaimahai kalifikatzaileak eman duena (2001eko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 21ean, argitaratu baitziren haren oinarriak).

Tuterako Udalaren erdi mailako teknikari izateko bi lanpostu betetzeko deialdiko epaimahai kalifikatzaileak eginiko izendapen proposamena ikusirik, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduko 1 eta 31. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da:

"Oposizio-lehiaketaren aldiak buruturik, eta lortutako kalifikazioak ikusirik, Tuterako Udalaren erdi mailako teknikari izateko bi lanpostu betetzeko (bata, Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren alorrerako eta bertzea, Herritarren Sustapeneren alorrerako) epamahaiak aho batez izendapen proposamen egiten dio Alkatetzari, ondotik aipatzen direnen aldekoa, izan ere azterketa gainditu dutenen artean puntuaziorik altuena lortu dute. Hona hemen, ordenari jarraikiz:

María Carmen Montoya Sánchez andrea.

Jesús María García Gorri jauna".

Argitara ematen da ondorioak izan ditzan.

Tuteran, bi mila eta biko abuztuaren bostean. Jarduneko alkatea, César Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A0208816