111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Beireko eta Pitillasko Udalen Zerbitzuko langileak edukitzeko borondatezko mankomunitatea

E D I K T U A

Beireko eta Pitillasko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2002ko uztailaren 29an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Mankomunitatearen 2002ko ekitaldiko aurrekontuaren hasierako onespenaren aurka, aurtengo martxoaren 11n egin bilkuran hasiera batez onetsi baitzen, alegazioak aurkeztu direnez,

Eta alegazio horien gainean Idazkaritzak eginiko txostena ikusirik,

Honako hau erabaki dugu:

1. Aurtengo ekitaldiko aurrekontuaren hasierako onespenari eginiko alegazioak ezestea.

2. Eginiko formazko akatsa zuzentzea, izan ere plantilla organikoa ez zen oso-osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, bai ordea, Udalaren iragarki oholean. Hortaz, bada argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean oso-osorik aipatu plantilla organikoa.

3. Manomunitatearen 2002. urteko aurrekontua behin betikoz onestea eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz".

Horrela bada, erabaki hau betetzeko eta legezko ondorioak izan ditzan, argitara bedi aurrekontuaren behin betiko onespena. Hona hemen:

DIRUSARRERAK:

III. kapitulua: 700 euro.

IV. kapitulua: 91.711 euro.

V. kapitulua: 50 euro.

Guztira: 92.461 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 85.413 euro.

II. kapitulua: 4.948 euro.

VI. kapitulua: 2.100 euro.

Guztira: 92.461 euro.

Pitillasen, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamaikan. Batzarburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208815