111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Herrilurren desafektazioa

Mendabiako Udalak, 2002ko ekainaren 6an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Ikusirik ondoko herrilurrak desafektatu ondotik egin gogo den lagapena:

Landalurra: 44.064 metro karratuko lurra, 127. diseinuko unitatearen zati, Mendavia II eremuko lurzati berrantolamenduko 4. poligonoko 272. finkan. Lur hori aipatu eremuko lurzati berrantolamendurako erabakiaren ondorioz sortu zen, irmo bilakatu baitzen 2001eko urtarrilaren 22ko ebazpenaren bidez. Mugak: iparraldean, Pasada del Encimero eta 265. finka; hegoaldean, Hormigones Cantabria, S.A. (266. finka) eta Mendabiako herrilurrak (272. finka, 129. diseinu unitatea); ekialdean, Mendabiako herrilurrak (272. finka, 126. diseinu unitatea); mendebaldean, Pasada del Encimero eta bidea.

Landalurra: 19.068 metro karratuko lurra, 128. diseinu unitatean, Mendavia II eremuko lurzati berrantolamenduko 4. poligonoko 272. finkan. Lur hori aipatu eremuko lurzati berrantolamendurako erabakiaren ondorioz sortu zen, irmo bilakatu baitzen 2001eko urtarrilaren 22ko ebazpenaren bidez. Mugak: iparraldean, Hormigones Cantabria, (266. finka); hegoaldean, herrilurra (269. finka) eta Ponpaketa Estazioa; ekialdean, Mendabiako herrilurrak (272. finka, 129. diseinu unitatea); mendebaldean, 25.000 metro karratuko lurzatia, 272. finkatik bereizi baitzen, ondotik Hacienda y Viñedos Marqués del Atrio, S.L.ri saltzeko.

Afera bozkatu egin zen eta, aho batez, hau da, toki entitateko kideen gehiengo osoaz, horixe agintzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak,

Honako hau erabaki da:

1. Hasiera batez desafektatzea aipatu lurrak herrilurretatik, ondotik Hacienda y Viñedos Marqués del Atrio, S.L. enpresari lagatzeko, izan ere jarduketa hori oso interes handikoa da herriarentzat, enpresa horrek sortu nahi baitu babes eremu bat, mahastiak landatuz, inguru honetan egin nahi duen ardandegiaren inguruan.

2. Iragarki oholean argitaratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratuz, hilabeteko epean alegazioak edota erreklamazioak aurkez daitezen.

3. Jendaurreko epean alegaziorik egiten ez bada, batzorde honek ulertuko du Udalak ez duela berriz ere desafektazioari buruzko erabakirik hartu behar.

Mendabian, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamarrean. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: A0208812