111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Alkatetzaren 73/2002 Ebazpena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeak bere 146.2 artikuluan ezartzen du Planeamenduan mugatuak dauden exekuzio unitateak aldatzea, ofizioz edo interesatuek eskaturik, Udalari dagokiola, betiere hainbat tramite egin ondoren, alegia, hasierako onespena eta hamabost eguneko jendaurreko epea emanda.

Orobat, apirilaren 21ko 11/1999 Legearen bidez aldaturiko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluak xedatzen du alkatearen eskumenetakoa dela osoko bilkurari espresuki esleitzen ez zaizkion planeamendu orokorra garatzeko tresnak onestea, bai eta hirigintza-kudeaketako nahiz hirigintza-proiektuetako tresnak ere.

2002ko ekainaren 4an, Hirigintzako zinegotzi delegatuak adostasun txostena eman zion "Unitateen mugapena UE 25ean" aldatzeari.

Hori guztia dela eta,

Ebatzi dut:

1. Altsasuko UE 25 unitatearen mugapena hasiera batez aldatzea, Erice jaun arkitektoak aurkeztutako agiriei jarraikiz.

2. Onespena jendaurrean jartzea, hamabost eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien hedaturiko egunkarietako batean argitaraturiko iragarkiaren bitartez.

3. Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea.

Altsasun, bi mila eta biko abuztuaren bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208811