111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R I B E R R I

E D I K T U A

Udalak, 2002ko ekainaren 17ko osoko bilkuran, ondoko desafektazioa onetsi zuen hasiera batez: 2.200 metro karratu herrilur, La Fraila alderdian, 11. poligonoko 5010, 5011 eta 5006-C lurzatietakoak eta 4. poligonoko 5006-A lurzatikoak. Xedea: parke eoliko esperimental bat paratzea, M. Torres Diseños Industriales, S.A.k sustatua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 140. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, ediktua jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Erriberrin, bi mila eta biko irailaren lauan. Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: A0209590