111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Eskumenen eskuordetzea

Toki entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47 eta 48. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, eta uztailaren 10etik 14ra bitarte, biak barne, udalerritik kanpo egonen naizenez,

Dekretatu dut:

1. Aipatu epean, Lucio Javier García Andrés jauna, lehen alkateordea nire ordez ariko da, nire eginkizun eta eskumen guztiak dituela.

2. Dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALen argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat, Lucio García Andrés jaunari jakinaraztea.

Buñuelen, bi mila eta biko uztailaren bederatzian. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0208088