111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko abuztuaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko Geodesia eta Kartografiako ingeniari lanpostu baterako izendapena egin eta lanpostu hutsa esleitzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko abuztuaren 26an emandako Ebazpenaren bidez, Miguel Ángel Jiménez de Cisneros Fonfría jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko Geodesia eta Kartografiako ingeniari lanpostu baterako izendatu da. Esleitzen zaion lanpostu hutsak 6481 du plantilla-zenbakia, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari atxikia. Destinoa Iruñean.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0209466