111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

Azotzen, UA-1 unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuen hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2002ko uztailaren 31n egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea UA-1 unitatearen (Azotzen) Konpentsazio Batzordearen estatutuen proiektua, María Pilar eta Miren Edurne Azpiroz andreek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 156.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatutako erabakia jendaurreko informaldian egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Ezkabarten, bi mila eta biko abuztuaren bostean. Alkatea, Félix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: A0208857