111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 11, 95, 128 eta 193. artikuluak, Hirigintzako Arautegi Orokorraren 116. artikulua eta HAPOko Hirigintza Prozedurari buruzko ordenantzaren 46. artikulua aldaturik

Iruñeko Udalak, bi mila eta biko uztailaren lauan egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-UZT-04 (5/CU)

"Ikusirik Eraikuntza Orokorraren ordenantzan, Hirigintzako Arautegi Orokorrean eta HAPOko Hirigintza Prozeduraren Ordenantzan hainbat artikulu aldatzeko prestatuako agiria, ondoko hau erabaki da:

1.-Hasiera batez onestea Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 11, 95, 128 eta 193. artikuluak, Hirigintzako Arautegi Orokorraren 116. artikulua eta HAPOko Hirigintza Prozedurari buruzko ordenantzaren 46. artikulua aldatzea.

2.-Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, eta horretarako argitara emanen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren egunkarietan."

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hemezortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0208181