111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Eraikuntzari buruzko Araudiko aldaketak. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2002ko ekainaren 28ko bilkuran, Eraikuntzari buruzko Araudiko zenbait aldaketa onetsi zituen hasiera batez, Udalak berak eskaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115 eta 127. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Milagron, bi mila eta biko uztailaren hamaseian. Alkate udalburua, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0208192