111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Ordenantza, ezkondu gabeko bikote egonkorren Milagroko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2002ko ekainaren 28ko osoko bilkuran, ondoko ordenantza onetsi zuen hasiera batez: Ezkondu gabeko bikote egonkorren Milagroko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Argitara ematen da 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betez, hots, herritarrek edo bidezko interesa dutenek espedientea udal idazkaritzan aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Horretarako hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik. Epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada hasierako onespen hori behin betikoa bilakatuko da.

Milagron, bi mila eta biko uztailaren hamaseian. Alkate udalburua, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0208191