111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Tafallako Udalarendako arkitekto lanpostu bat izendatzeko proposamena

2001eko urriaren 26an argitaratu zen Tafallako Udalaren zerbitzuko udal arkitekto lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, 2002ko maiatzaren 8an argitaratu zen izangai onartuen behin betiko zerrenda, hamahiru osotara, eta probak hasteko eguna finkatu zen, 2002ko maiatzaren 22rako.

Deialdiaren 5. puntuan zehaztutakoaren ariora proben epaimahaia eraturik eta, lehiaketaldiaren barnean, izangaien merezimenduak baloraturik, oposiziaoldiari ekin zitzaion. Hartan hiru izangai aurkeztu ziren, osotara:

NURIA ALAS BRUN

ANA GARCIA GOMEZ

RAQUEL SOBRADO GARCIA

Deialdiko 8. puntuan ezarritakoari jarraikiz probak egin dira eta haien aktak horretarako irekitako espedientean daude. Horiek amaituta eta puntuazio osoak aterata, epaimahaiak Ana García Gómez izendatzeko proposamena egin du, bera izan baita proba guztiak gainditu dituen izangai bakarra. Osotara, 69,70 puntu atera ditu. Hura, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean proposatutako izangaiak deialdiko 9.2 puntuan zehaztutako dokumentuak aurkez ditzan Tafallako Udaleko erregistro orokorrean.

Tafallan, bi mila eta biko uztailaren hamarrean. Epaimahaiburua, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0208189