111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Gobernu Batzordeak, 2002ko uztailaren 4an, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona haren xedapen zatia:

"Behin betikoz onestea San Adriango Arau Subsidiarioetako 7. eremuko lerrokadurak eta bolumenak aldatzearen gaineko xehetasun azterlana, Jardines de San Adriásn, S.L.k aurkeztua. Lehengo hiltegiaren orubeari dagokio, Marinal karrikako 2an, Jesús del Gran Poder karrikako izkinan.

Arau Subsidiarioetan karrika bat grafiatzen da, zeharkakoa Marinal karrikaren eta Jesús del Gran Poder karrikaren aldera, atzeraemangunerik gabea eta 6 metro baino zabalera gutiago duena. Orubeak triangelu forma du, karrikaz inguratua da eta bada maila aldea Marinal karrikaren eta Jesús del Gran Poder karrikaren artean, 0tik 4,30 metro bitartekoa.

Orubearen puska bat lagatzea proposatzen da, 6,5 metroko karrika erdietsi arte. Trukean, azken solairuan (Marinal karrikako bigarrenean), orubearen azalera guztia okupatzen ahalko da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

San Adrianen, bi mila eta biko uztailaren hamabortzean. Alkate udalburua, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A0208188