111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S P R O N T Z E D A

Lerrokaduren azterlana hasiera batean onetsirik

Esprontzedako Udalak, 2002ko uztailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea lerrokaduren azterlana, Esprontzedako katastroko 1. poligonoko 42, 43, 44, 45, 46 eta 47. lurzatiei dagozkien lerrokadurak definitu beharrez Elena Valencia Labeaga andreak sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 6.3 xedapen iragankorrean eta arlo honetan indarra duten gainerakoetan xedatutakoari jarraikiz, lerrokaduren azterlan hori jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Espedientea udal bulegoetan egonen da, interesa dutenek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Esprontzedan, bi mila eta biko uztailaren hamarrean. Alkate udalburua, José Luis Fernández Irisarri.

Iragarkiaren kodea: A0208155