111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I Z U

Akats zuzenketa, 2002ko aurrekontuko kontusailen gainean

Akatsak atzeman dira Arbizuko Udalaren 2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko dirusarrera eta gastuen zenbait kontusailetako zenbatekoetan, 2002ko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitziren, ekainaren 7an. Hona hemen atzemandako akatsak:

DIRUSARRERAK:

Hau dioen tokian: "4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 190.822 euro", honela behar du: "191.423 euro".

Hau dioen tokian: "7. kapitulua.-Kapital transferentziak: euroak 590.620", honela behar du: "595.609 euro".

Hau dioen tokian: "8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 268.517 euro", honela behar du: "208.930 euro".

Hau dioen tokian: "Dirusarrerak, guztira: 1.425.440 euro", honela behar du: "1.371.443 euro".

GASTUAK:

Hau dioen tokian: "4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: euroak 89.873", honela behar du: "90.474 euro".

Hau dioen tokian: "6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 1.037.442 euro", honela behar du: "982.844 euro".

Hau dioen tokian: "Gastuak, guztira: 1.425.440 euro", honela behar du: "1.371.443 euro".

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Arbizun, bi mila eta biko uztailaren lehenean. Alkatea, Javier Razkin Flores.

Iragarkiaren kodea: A0208153