111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Kafetegi-ostaturako lizentzia iraungirik, Txantrea plazako 2an

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi eskuordeak ebazpen hau eman zuen, 2002ko uztailaren 2an:

"Frogatu denez, Txantrea plazako 2. zenbakiko atariaren beheko solairuko kafetegi-ostatua jarduerarako lokalak, irekitzeko lizentzia 1992ko otsailaren 13an eskuratu eta azken aldiz Manuel Lebrijo Gonzálezi eskualdatu zitzaionak, sei hilabete baino gehiago egin du jardun gabe. Hortaz, ebatzi dut jarduera lizentzia iraungitzeko espedientea abiaraztea, eta haren titularrari jakinaraztea hamar eguneko epea duela espedientean agertzeko eta bere eskubidearen alde komeni diren alegazio guztiak aurkezten ahal dituela".

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Hori dena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hemeretzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0208182