111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Sareen berrikuntza Ribaforada eta Buñuelgo adarretan

Lehiaketaren xedea: Moncayoko Ur Mankomunitatearen "Sareko adarretan, Ribaforada eta Buñuelgo herriguneetako hodi gidariaren tarteak berritzea" obrak adjudikatzea.

Adjudikazio bidea: lehiaketa publikoa, prozedura irekia eta tramitazio arrunta.

Hasierako prezioa: 876.256,37 euro, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: lehiaketaren aurrekontuko % 2.

Lanak egiteko epea: bost hilabete.

Eskaintzen aurkezpena: Moncayoko Ur Mankomunitateko erregistroan, Corellan baitago, Foruen plaza, 1; iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita seigarren egun naturaleko 14:00ak arte.

Pleguak: klausula administratiboen pleguak eta proiektua interesatuen eskura daude, Moncayoko Ur Mankomunitatearen bulegoetan (Corellan, Foruen plaza, 1) eta Carlos Sagasti kopia-dendan (Zaragozako etorbidea, 31, Tutera).

Corellan, bi mila eta biko uztailaren hogeita hiruan. Mankomunitateburua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: A0208304