111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko abuztuaren 7ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirigintzako berdinbanaketa proiektua, Udal Planeko Ezkaba-Ubidea sektoreko nahitaezko desjabetzapen prozesuak eraginda.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 168. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Antsoainen, bi mila eta biko abuztuaren zortzian. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0208863