111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko Udal Plana behin-behinekoz onetsirik

Iruñeko Udalak, 2002ko uztailaren 2an, honako erabaki hau hartu zuen:

"Udalak, 1997ko apirilaren 25eko osoko bilkuran, Udal Planaren Aurrerapena onestea erabaki zuen. Erabakiaren iragarkia 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 97-5-14an, eta jendaurrean jarri zen. 1998ko apirilaren 24ko osoko bilkuran, berriz, erabaki zuen "Iruñeko Udal Planaren Aurrerapena" izeneko agiria onestea, Iruñeko Udal Planaren idazketa prestatzeko barrurako eragin administratiboak besterik ez zituena. Erabakia 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 1998-5-5ean.

Udal Planari hasierako onespena eman zitzaion 1999-2-8ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, zeina argitaratu baitzen 30. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 99-3-10ekoan.

2001eko uztailaren 4ko osoko bilkuran hartutako erabakiak, argitaratu baitzen 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001-9-7koan, xedatu zuen Iruñeko Udal Plana jendaurrean egoteko beste informazioaldi bat irekitzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115.4 eta 5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta espedientean bildutako txostenekin bat, honako hau erabaki da:

1. "Iruñeko Udal Plana" izeneko agiria behin-behinekoz onestea. Honako agiri hauez osaturik dago:

-Jendaurreko informazioaldian jasotako alegazioei buruzko txostena.

-I. memoria-Analisia

-II. memoria-Proposamena.

-Eranskinak:

-I. eranskina: lurraldearen analisia.

-II. eranskina: biztanleak eta etxebizitza.

-III. eranskina: ekipamenduak.

-IV. eranskina: natur ondarea.

-V. eranskina: komunikazio sistema.

-VI. eranskina: gaur egungo hiria.

-Planoak.

Informaziokoak eta analisikoak:

1.-Egungo egoera, 1997. urtea.

2.-Egungo egoera antolaturik (1997).

3.-Egungo egoera birzatiturik (1997).

4.-Topografia.

5.-Hiria eta lurraldea.

6.-Lurraldearen analisia. Altimetria, maldak eta koten mugak.

7.-Lurraldearen analisia. Hiri garapenerako lurzoru egokia.

8.-Lurraldearen analisia. Etxebizitzetarako lurzorua.

9.-Lurraldearen analisia. Industriarako lurzorua.

10.-Lurraldearen analisia. Jarduera ekonomikoetarako lurzorua.

11.-Natur ondarea: ingurune fisikoa.

12.-Natur ondarea: lurzoruaren erabilerak eta landaredia.

13.-Natur ondarea: paisaia, elementu bereziak eta inpaktuak.

14.-Natur ondarea: diagnostiko orokorra.

15.-Hirilurreko azpiegiturak. Ur-hornidura.

16.-Hirilurreko azpiegiturak: arroak eta euri-uren kolektoreak.

17.-Hirilurreko azpiegiturak: kolektore bateratzaileak eta bereizleak.

18.-Hirilurreko azpiegiturak: sare elektrikoa.

19.-Hirilurreko azpiegiturak: aginte-guneak eta argiteria publikoaren eremuak.

20.-Hirilurreko azpiegiturak: gasaren kanalizazioa.

21.-Hirilurreko azpiegiturak: telefonia sarea.

22.-Lerrokaduren plan orokorra-1957.

23.-Planeamenduko sektoreen mugapena-1974.

24.-Hiri Antolamenduko Plan Orokorra-1984.

25.-Indarra duen plana (1997): lurzoruaren sailkapena.

26.-Indarra duen plana (1997): erabilera xehekatuak.

27.-Indarra duen plana (1997): poligonoak.

28.-Indarra duen plana (1997): oinarrizko bide sarea.

29.-Indarra duen plana (1997): ekipamenduak.

30.-Indarra duen plana (1997): eremu eta eraikin babestuak.

31.-Indarra duen plana (1997): paisaiako elementu babestu interesgarriak.

32.-1997 bitarte garatutako planeamendua: Plan Orokorreko eta Udalez gaindiko plan sektorialetako aldaketak.

33.-1997 bitarte garatutako planeamendua: planeamendu xehekatua.

Proposamenekoak:

1.-Egitura orokorra.

2.-Lurzoruaren sailkapena.

3.-Erabilera orokorrak.

4.-Erabilera xehekatuak.

5.-Lurraldearen zatiketa. Unitate integratuak eta antolamendu esparruak.

6.-Lurraldearen zatiketa. Oinarrizko unitateak.

7.-Lurraldearen zatiketa. Banaketa eremuak.

8.-Oinarrizko bide sarea.

9.-Bizikletaz ibiltzeko bideak.

10.-Oinez ibiltzeko proposatutako bideak.

11.-Azpiegitura sareak: ur-hornidura.

12.-Azpiegitura sareak: kolektore bateratzaileak eta bereizleak.

13.-Azpiegitura sareak: sare elektrikoa.

14.-Azpiegitura sareak: aginte-guneak eta argiteria publikoaren eremuak.

15.-Azpiegitura sareak: gasaren kanalizazioa.

16.-Azpiegitura sareak: telefonia sarea.

17.-Katalogoa: eraikin babestuak.

18.-Katalogoa: Alde Zaharreko eta zabalguneetako eraikinak, elementuak eta barrutiak.

19.-Katalogoa: alde arkeologikoak.

20.-Katalogoa: elementu naturalak eta lorategiak.

Araudi partikularrari buruzko planoak, unitate integratuen arabera:

U.I.aren zenbakia: 1 - Erabilerak eta tipologiak.

U.I.aren zenbakia: 2 - Lurraldearen zatiketa. Lerrokadurak, altuerak eta sestrak.

Araudi partikularrari buruzko planoak, 1:1000 eskalako orrietan:

Orriaren zenbakia: 1 - Erabilerak eta tipologiak.

Orriaren zenbakia: 2 - Lurraldearen zatiketa. Lerrokadurak, altuerak eta sestrak.

-Hirigintzako araudi orokorra.

-Hirigintzako araudi partikularra.

-Katalogoa.

-Jarduketa programa.

-Ekonomi eta finantza azterlana.

2. Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen kontseilariari eskatzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 20.2 artikuluaren arabera, ARS-3 eta ARS-5 banaketa eremuetan sarturik dauden sektoreetan ezarritako dentsitatearen muga handitzeko, gaur egun dutena, hurrenez hurren, hektareako 54 etxebizitza eta 74,24 etxebizitza baita.

Agindu horretan eskatzen diren baldintzak aipatu egiten dira espedientearen barrenean dagoen txosten juridikoan, hura ere onesten baita.

3. Hasiera ematea aldez aurretik egin beharreko tramiteei, alegia, Udal Plana behin betikoz onetsi ondotik edo hura onestearekin aldi berean, Lezkairu-El Mochuelo aldean hiri-garapena sustatzeko behar direnei. Hain zuzen ere, esleitu beharko lirateke plan partzialaren idazketa eta banaketa eremuan (ARS-3 XVI eta XIX S1) dauden erabileren balorazio ekonomikoari buruzko agiriaren idazketa, haien bideragarritasun ekonomikoa zehazteko eta babes ofizialeko ahalik eta etxebizitza gehien finkatzeko.

4. Hasiera ematea, presako izaerarekin, San Makai- U.I.X., S-1 sektorearen jarduera ekonomikoko eremua garatzeko behar diren hirigintzako tramiteei (plan partziala edo baterako plana), Udal Plana behin betikoz onesten den aldi berean.

5. Espedientea osorik igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Departamentura, behin betiko onespena eman dakion".

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0207986