111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

176/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa, Francisco Javier Zubiaur Carreño jauna Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Ataleko burutzatik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Francisco Javier Zubiaur Carreño jauna Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Ataleko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Erabaki honek 2002ko uztailaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0208445